cerrar buscador

20:18

Trafikoa

Auto-istripuz

Bi pertsona larri zauritu dira Lemoizen eta Lasarte-Orian

Agentziak | Erredakzioa

Motor-gidari bat (59 urte ditu) ibilgailua galtzadatik aterata zauritu da, Lemoizen; eta gizonezko bat ere zauritu da, (23 urte ditu) aurrez aurreko talka baten ondorioz, Lasarte-Orian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Motor baten gidaria (59 urte ditu) larri zauritu da larunbat honetan, ibilgailua galtzadatik atera ostean, Lemoizen (Bizkaia). Halaber, gazte bat (23 urte ditu) ere larri zauritu da, haren ibilgailua aurrez aurreko talka batean egonda, Lasarte-Orian (Gipuzkoa), Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Lehen istripua 12:30ean izan da, BI-3117 errepidean, Lemoizen, Astienzarako bidean; dirudienez, Montesa motozikleta galtzadatik atera da. Gidaria (59 urteko gizonezko bat) larri zauritu da, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Bestalde, 13:15 aldera, Opel Astra auto bat, Donostiako matrikularekin, eta Quard Yahama batek aurrez aurre jo dute, GI-3832 errepidean, Lasarte-Orian. Istripuaren ondorioz, bi pertsona (23 eta 25 urte dituzte) zauritu dira, batek zauri arinak ditu eta besteak larriak. Donostiako Ospitalera eraman dituzte.

 

tuzte.

 

Iruzkinak