cerrar buscador

15:35

Trafikoa

ERREPIDEAK

Arabak errepideak kontrolatzeko zentroa inauguratu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Eraikinak errepideen egoera denbora errealean jakiteko tresnak ditu.

  • Ramiro Gonzalez eta Josu Lopez Ubierna

    Ramiro Gonzalez eta Josu Lopez Ubierna

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak eta Josu Lopez Ubierna Bide Azpiegitura eta Mugikortasun diputatuak errepideak kontrolatzeko zentro berria inauguratu dute. Eraikin berriak zaharraren azaleraren bikoitza eta goi-teknologia ditu, eta 600.000 euro inbertitu dira egiteko.

“Zaharkituta zegoen aurreko zentroa ordezkatzeko beharra benetakoa zen”, nabarmendu du Gonzalezek inaugurazioan. Bertan esan duenez, “zentro hori ez zen egokia Arabako Foru Aldundia bezalako administrazio moderno batentzat”.

Eraikina Ehari-Gobeuko industrialdean dago, eta errepide sarearen egoera kontrolatzeko eta denbora errealean baldintza meteorologikoei eta errepideetako balizko arazoei buruzko informazioa ematen duten tresnak ditu.

Bestalde, solairu bakarrean egindako 510 metro karratu ditu, eta hauek ditu bertan: sailetako zuzendari eta teknikarientzako hainbat bulego, bilera-gela, artxiboa eta Arabako errepideen zirkulazioa eta baldintza meteorologikoak denbora errealean jarraitzeko pantaila gela (horietako bat 200 hazbetetik gorakoa).

Iruzkinak