cerrar buscador

Gastronomia

1 / 30 Hurrengoa
Eroski, Bonpreu eta Altezaren kroketa izoztu batzuetan plastiko pusketak egon daitezkeela ohartarazi dute

Eroski, Bonpreu eta Altezaren kroketa izoztu batzuetan plastiko pusketak egon daitezkeela ohartarazi dute

Lote zehatz horietako produktuak erosi edota etxean dituztenei ez ditzatela kontsumitu aholkatu die Osasun Sailak eta produktu horiek merkatutik erretiratzeko prozesua martxan jarri dutela azaldu dute.
Zein onura dituzte algek? Nola presta daitezke?

Zein onura dituzte algek? Nola presta daitezke?

50 alga mota dira jangarriak Jurgi Arejita Malaespera Txokoko sukaldariak azaldu digunez. Osasungarriak dira, kaltzio asko izateaz gain, digestioan laguntzen dute. Entsaladan, zopan, tenpuratan edota risottoak egiteko erabil daitezke.

Zergatik behar du arroz integralak ur gehiago egosteko?

Zergatik behar du arroz integralak ur gehiago egosteko?

Joseba Arguiñanoren hitzetan, 30 minututik gora behar du arroz integralak egosten, arroz zuriak baino gehiago. Integralak zapore gehiago du eta osasungarriagoa da gainera.

Asmatuko ote ditu Mikel Elizegik Baratze Gourmet jatetxean prestatu dizkioten platerak?

Asmatuko ote ditu Mikel Elizegik Baratze Gourmet jatetxean prestatu dizkioten platerak?

Eibarreko Baratze Gourmet-en hainbat plater dastatu ditu Mikel Elizegik. Jatetxeko eskaintzetan sasoiko produktu eta barazkien garrantzia ikusi dugu. Gainera, aurkezleek barazkiekin duten harremana aztertuko du Mikel Elizegik.

Baratxuriak zuritzen irakatsi digu Joseba Arguiñanok

Baratxuriak zuritzen irakatsi digu Joseba Arguiñanok

Modu azkar eta garbian, baratxuriak zuritzen ikasi dugu. Adi Josebaren jarraibideei!

Maria Amundarain:Sukalde profesional batean baino presio handiagoa sentitu nuen telebista saioan

Maria Amundarain:"Sukalde profesional batean baino presio handiagoa sentitu nuen telebista saioan"

Sukaldari zumaiarrak irabazi du ETB 1eko "Sukaldarien Liga" lehen saioa, eta, beraz, pantailen aurrean bizitako esperientziaz eta gaur egun Arzak jatetxean duen lanaz jardun gara Maria Amundarainekin.
Ostra mota ezberdinak eta horiek nola jan erakutsi digute Donostiako Ostras Kamal jatetxean

Ostra mota ezberdinak eta horiek nola jan erakutsi digute Donostiako Ostras Kamal jatetxean

Donostiako alde zaharrean dago Kamal Ostreria. Itsaskiak eskaintzen dituzte, olagarroa, txirlak, ganbak, lanpernak… Baina ostrak dira beraien berezitasuna. Sasoi honetan, hiru barietate ezberdin dituzte (Fine de Claire, bereziak eta lauak), baina udan zazpi mota ere izan ohi dituzte.

Maria Amundarain, ''Sukaldarien Liga''ko irabazlea: ''Chef handiengatik ikasi nahi dut oraindik''

Maria Amundarain, ''Sukaldarien Liga''ko irabazlea: ''Chef handiengatik ikasi nahi dut oraindik''

Maria Amundarain "Sukaldarien Liga" lehiaketaren irabazlea "Biba Zuek!" saioan izan da Euskal Herriko sukaldaririk onenaren saria lortu berritan. Azaldu duenez, irabazlea zela esan ziotenean ezin zuen sinetsi. Dioenez, 25.000 euroko sariaz gain lagun asko eraman ditu saiotik eta asko ikasi du.

Maria Amundarain zumaiarra, Euskal Herriko sukaldaririk onena; “Sukaldarien Liga”ko 25.000 euroak irabazi ditu

Maria Amundarain zumaiarra, Euskal Herriko sukaldaririk onena; “Sukaldarien Liga”ko 25.000 euroak irabazi ditu

Lehiaketa guztian zehar zazpi sukaldaririk onenen artean egon den bakarra da zumaiarra, eta final handiko azken desafioan legatzarekin egindako platerik onena prestatuta eraman ditu etxera 25.000 euroak.
Maria Amundarain zumaiarra da ''Sukaldarien Liga''ko irabazlea eta 25.000 euro irabazi ditu

Maria Amundarain zumaiarra da ''Sukaldarien Liga''ko irabazlea eta 25.000 euro irabazi ditu

Legatza protagonista zuen plater bana prestatu behar izan dute Oierrek, Mariak eta Enekok finaleko azken desafioan. Algak erabili ditu zumaiarrak legatzarekin kozinatzeko, eta bere platera onena izan da epaileen ustez. Maria da Euskal Herriko sukaldaririk onena eta berak eraman ditu 25.000 euroak.

Eneko, Maria eta Oier azken desafiora joango dira talde onena izan direlako!

Eneko, Maria eta Oier azken desafiora joango dira talde onena izan direlako!

Nortasunaren proban, Euskal sukaldaritza berriari omenaldia egin diote taldeek hiru plater berrinterpretatuz. Oierren taldeak egin du lanik onena eta, beraz, Oier Bonetbelche, Maria Amundarain eta Eneko Ordorika joango dira azken desafiora.

Ibai Karrera donostiarra gelditu da ''Sukaldarien Liga''ko finaletik kanpo lehen desafioan

Ibai Karrera donostiarra gelditu da ''Sukaldarien Liga''ko finaletik kanpo lehen desafioan

Zazpi finalistetatik sukaldari amateur bakarra da Ibai Karrera, eta bera gelditu da lehen proban finaletik kanpo. Bere amuarrainaren oreka falta aipatu dute epaileek. Oier izango da bigarren desafioko sukaldariburuetako bat, bere platera onena izan baita.

Amuarraina urdaiazpikoarekin kozinatu behar izan dute zazpi finalistek Julen Bazen errezeta jarraituz

Amuarraina urdaiazpikoarekin kozinatu behar izan dute zazpi finalistek Julen Bazen errezeta jarraituz

Julen Baz Garena jatetxeko sukaldariaren errezeta jarraituz, amuarraina urdaiazpikoarekin prestatu behar izan dute zazpi finalistek lehen desafioan. Lagunak eta familiako kideak animatzen aritu zaizkie.

Greziako 'Mushaka' edo Frantziako 'Cordon bleu'; Bocadero jatetxeko sukaldaritza mediterraneoa ezagutu dugu

Greziako 'Mushaka' edo Frantziako 'Cordon bleu'; Bocadero jatetxeko sukaldaritza mediterraneoa ezagutu dugu

Naiara Gorostiagak Bilboko Bocadero jatetxea aurkeztu digu. Bertako produktu garbiak erabiliz, Beatriz Cantero sukaldariak txerri sahieskia eztia eta pistatxoekin prestatu digu.

Txotx denboraldiaren inguruan hitz egin digute Urnietako Altuna Sagardotegian

Txotx denboraldiaren inguruan hitz egin digute Urnietako Altuna Sagardotegian

Xabier Altunak Urnietako Altuna Sagardotegiaren historia aurkeztu digu. Gainera, aurtengo txotx denboraldiaren inguruan hitz egin digu eta sagardotegiak eskaintzen duen menua ikusi dugu.

Asier Gaston oiartzuarra, oso hunkituta ''Sukaldarien Liga''ko finaletik kanpo gelditzean

Asier Gaston oiartzuarra, oso hunkituta ''Sukaldarien Liga''ko finaletik kanpo gelditzean

Behi azpizuna prestatu du Asierrek 'Birsortzea' izeneko azken desafioan, eta bere platera izan da makalena. Orain arte "Sukaldarien Liga"n erabilitako ahalik eta soberakin gehiago erabiliz, plater bana kozinatu behar izan dute, eta Mariak, Jon Iñakik eta Baladik finalerako txartela lortu dute.

Ibai, Jone, Eneko eta Oier dira ''Sukaldarien Liga''ko lehen lau finalistak

Ibai, Jone, Eneko eta Oier dira ''Sukaldarien Liga''ko lehen lau finalistak

Ibairen taldeak irabazi du 'Haur Festa' izeneko desafioa eta, beraz, Ibai, Jone, Eneko eta Oier dira "Sukaldarien Liga"ko lehen lau finalistak. Jon Iñakik, Baladik, Mariak eta Asierrek azken desafiora joan beharko dute finalerako azken hiru txartelak irabaztera.

Jon Iñakiren taldeak ez du lortu brokoli pasta umeentzat era erakargarrian prestatzerik

Jon Iñakiren taldeak ez du lortu brokoli pasta umeentzat era erakargarrian prestatzerik

Jon Iñakiren taldeak ez du ongi ulertu eta aplikatu proban eskatzen zitzaien kontzeptua, umeentzako erakargarriak diren platerak prestatzea, alegia. Brokoli pasta ez zen haurrentzako oso erakargarria; bai, ordea, Ibairen taldearen gibel nuggetak.

Ibai aukeratu du Jon Iñakik talde aurkariko sukaldariburu gisa eta aurreko asteko talde bera osatu du

Ibai aukeratu du Jon Iñakik talde aurkariko sukaldariburu gisa eta aurreko asteko talde bera osatu du

Aurreko astean Mariak osatutako talde bera eratu du Jon Iñakik bigarren desafiorako: Baladi, Maria eta Asier izango ditu taldean. Ibaik, bestalde, Eneko, Jone eta Oier. Taldeak errepikatu dira Eduren ordez Jone jarrita.

Jone Etxaiz sopelarrak jantzi du azken amantal beltza eta izarren artean kozinatuko du

Jone Etxaiz sopelarrak jantzi du azken amantal beltza eta izarren artean kozinatuko du

'Itsas lurrina' izeneko proban, ostra tartarra txakolin apar eta sagar berdearekin prestatu behar izan dute sukaldariek. Platerik onenak Ibai Goikoetxeak eta Jone Etxaizek kozinatu dituzte, eta Boroa jatetxeko sukaldariarentzat izan da amantal beltza. Ez da kanporaturik egon.

Sukaldaritza eta tatuajeak uztartzen dituen Dastattoo saio berria, PRIMERAN plataforman

Sukaldaritza eta tatuajeak uztartzen dituen "Dastattoo" saio berria, PRIMERAN plataforman

Maialen Caballero 'Mai' tatuatzaile profesionala da gidaria. Sukaldariekin elkartu eta truke bat egiteko asmoa du: plater berezi bat kozinatu beharko diote eta berak tatuaje baterako diseinua prestatuko die. Ausartuko al dira Mairen irudiak tatuatzera?
Enkantean osagai hobeak lortu ditu Mariaren taldeak, baina Ibairenak denbora gehiago izango du kozinatzeko

Enkantean osagai hobeak lortu ditu Mariaren taldeak, baina Ibairenak denbora gehiago izango du kozinatzeko

Taldekako proban, plater batean behi azpizuna egon behar da, bestean eperra eta azkenean gazta urdina. Enkantea egin dute: denboraren truke lortu dituzte osagaien kutxak. Mariaren taldeak osagai hobeak lortu ditu, eta Ibairenak, aldiz, denbora gehiago izango du kozinatzeko.

Ibai sukaldari amateurra aukeratu du Mariak talde aurkariko sukaldariburu

Ibai sukaldari amateurra aukeratu du Mariak talde aurkariko sukaldariburu

Amantal beltza jarri duen azken sukaldaria aukeratu du Mariak talde aurkariko sukaldariburu. Enekok dioenez, amateurra izanda zaila egingo zaio hiru sukaldari profesionalen liderra izatea. Edu, Oier eta Eneko izango dira Ibairekin. Mariarekin, aldiz, Asier, Baladi eta Jon Iñaki.

Ibai Karrerak jantzi du amantal beltza; Aitor Romero, saioko lehen kanporatua

Ibai Karrerak jantzi du amantal beltza; Aitor Romero, saioko lehen kanporatua

Zainzuri-berde gazpatxoa prestatu dute sukaldariek lehen proban. Aitor Romero joan da etxera, bereak pesto baten itxura gehiago baitzuen epaileen ustez. Ibai Karrerarena izan da onena eta estetikaz oso polita, gainera. Semearen amuletoak lagundu omen dio amantal beltza irabazten.

Gernikako piper berdeak, urdaiazpikoa, txistorra, trufa eta txuletoia, Augustako Jon Rahmen menua

Gernikako piper berdeak, urdaiazpikoa, txistorra, trufa eta txuletoia, Augustako Jon Rahmen menua

Afaria apirilaren 9an izango da, Augustako Mastersa baino lehen, zeinetan bere koroa defendatu beharko duen.
Antxumea txilindron erara prestatu digute Etxaleku Ostatuan

Antxumea txilindron erara prestatu digute Etxaleku Ostatuan

Maritxu Erbiti Belokik Etxaleku Ostatua aurkeztu digu. Sukaldaritza tradizionalean oinarritzen da eta bereziki aproposa da familiarekin joateko. Antxumea txilindron erara nola prestatzen duten ikusteko aukera izan dugu.

Curry mota ezberdinak erakutsi dizkigu Bilboko Malaespera jatetxeko Jurgi Arejitak

Curry mota ezberdinak erakutsi dizkigu Bilboko Malaespera jatetxeko Jurgi Arejitak

Asiako sukaldaritzan oso estimatua da currya. Hauts, pasta edota pastilla bezala aurki dezakegu. Oinarri bera dute curry ezberdinek, berakatza, tipula, kuminoa, albaka, martorria, intxaur muskatua eta iltzea. Hala, Bilboko Malaesperako Jurgi Arejitak curry berdea erabili du untxia prestatzeko.

Zuriñe Berganzo gasteiztarra, ''Sukaldarien Liga''ko sukaldari izar kanporatua

Zuriñe Berganzo gasteiztarra, ''Sukaldarien Liga''ko sukaldari izar kanporatua

Itsas triku royala edo kutxa misteriotsuan zegoen platera (ganba kroketak tartarrarekin) prestatu behar izan dute azken desafioan Oierrek, Zuriñek, Eduk eta Enekok. Zuriñe Berganzo gasteiztarrak egin du platerik txarrena. Oierrek itsas trikua egin du eta Zuriñek; Eduk eta Enekok kroketak.

Mariaren taldeak irabazi du proba eta zumaiarra izendatu dute berriz ere sukaldarik onena

Mariaren taldeak irabazi du proba eta zumaiarra izendatu dute berriz ere sukaldarik onena

Bigarren astez jarraian, Mariarentzat izan da sukaldarik onenaren saria. Bere taldearen hamaiketakoa Oierrena baino hobea izan da eta, beraz, Oierren taldea joan beharko da azken desafiora eta Oier, Zuriñe, Edu eta Eneko arriskuan egongo dira.

Oier ez dago ados epaileek bere taldearen tostari egindako kritikarekin: ''Ogiak nabarmendu behar du''

Oier ez dago ados epaileek bere taldearen tostari egindako kritikarekin: ''Ogiak nabarmendu behar du''

Oierrek erabaki du tostetan zerealdun ogia erabiltzea, eta epaileek esan dute ogia gainerako zaporeei nabarmendu zaiela, ogia zela protagonista; Oier eta Eneko ez daude epaiarekin ados. Bestalde, croissantak ongi egosi gabe gelditu zaizkie.

Mariak Oier aukeratu du talde aurkariko sukaldari bezala: ''Pixka bat nazkatu naiz Oierretaz''

Mariak Oier aukeratu du talde aurkariko sukaldari bezala: ''Pixka bat nazkatu naiz Oierretaz''

Ia beti talde berean egon dira Maria eta Oier, eta zenbait ika-mika izan dituzte. Aurrekoan sukaldari onena izan zenez, Mariak osatu du talde bat eta beste taldeko buru bezala Oier aukeratu du. Mariarekin egongo dira Baladi, Asier eta Jon Iñaki; Zuriñe, Edu eta Eneko, Oierrekin.

Jon Iñaki Sorarrainek irabazi du amantal beltza; Ishaq Akhond, asteko lehen kanporatua

Jon Iñaki Sorarrainek irabazi du amantal beltza; Ishaq Akhond, asteko lehen kanporatua

Txipiroiz betetako ganba ogia prestatu behar izan dute sukaldariek lehen proban, eta Ishaq Akhond pakistandar-lemoarra kanporatu dute, bere platerean piperra baitzen gehien nabaritzen zena. Jon Iñaki Sorarrain zumaiarrak eraman du amantal beltza aitona-amonei egindako omenaldiarekin.

Patata-tortilla: herri xehearen jakia izatetik, nazioarteko gutizia izatera

Patata-tortilla: herri xehearen jakia izatetik, nazioarteko gutizia izatera

Gustu guztietarako tortillak egin daitezke, baina patatak, arrautzak eta olioa dira oinarrizko osagaiak. Jatorria XVIII. mendean eta Nafarroan izan dezakeela uste dute.

Hiru eskaintza gastronomiko desberdinak Hernaniko Errioguarda Enea jatetxean

Hiru eskaintza gastronomiko desberdinak Hernaniko Errioguarda Enea jatetxean

Hernaniko Errioguarda Enea jatetxea ezagutu dugu Beñat San Sebastianen eskutik. Gainera, orburuak, bruselazak, kokospea eta urdaiazpikoarekin egindako platera aurkeztuko digu.

Tolosako Iparra Beer tabernako hilabeteko hanburgesa berezia ezagutu nahi?

Tolosako Iparra Beer tabernako hilabeteko hanburgesa berezia ezagutu nahi?

Tolosako Iparra Beer Taproom 2020an ateak ireki zituen garagardotegia da. Ekoizten duten 'Iparra' garagardoarekin ezin hobe konbinatzen duten hanburgesak eskaintzen dituzte. Gainera, hilabetero hanburgesa berria sortzen dute; hilabete honetako hanburgesa berezia aurkeztu digute!

Donostiako Elkano 1 Gaztagunean ekoizten den ‘Bigel’ gazta ezagutu dugu

Donostiako Elkano 1 Gaztagunean ekoizten den ‘Bigel’ gazta ezagutu dugu

Iker Izetak, Donostiako Elkano 1 Gaztagunea dendako jabeak, gaztaren mundua aurkeztu digu. Gainera, bertan ekoizten den 'Bigel' gazta aurkeztu digu; gaztarekin hiru plater desberdin egingo ditugu!

Zuriñeren taldeak egin du feria eguneko menurik onena; Maria, sukaldaririk onena

Zuriñeren taldeak egin du feria eguneko menurik onena; Maria, sukaldaririk onena

Bi taldeak oso parekatuta egon direla eta plater bikainak egin dituztela nabarmendu dute epaileek. Azkenean, Zuriñeren taldearentzat izan da saria tipula uztaiak bikain egin dituelako Mariak. Zumaiarra izendatu dute asteko sukaldaririk onena.

Edu, berak egindako hot dogaz: ''Ez dut egin ondo, erratu egin naiz; egunero ikasten da''

Edu, berak egindako hot dogaz: ''Ez dut egin ondo, erratu egin naiz; egunero ikasten da''

"Feria eguna" izeneko proban, janari azkarra izan da protagonista. Oilasko hegalak, hanburgesa eta tipula uztaiak prestatu ditu Zuriñeren taldeak. Edurenak, aldiz, hot doga, nuggetak eta patata frijituak ketchup saltsarekin. Eduren hot doga ez da oso ondo atera.

Baladirentzat izan da amantal beltza; Iraitz eta Iñaki, kanporatuta

Baladirentzat izan da amantal beltza; Iraitz eta Iñaki, kanporatuta

Falafelez betetako pita ogia tzatziki saltsarekin prestatu behar izan dute sukaldariek lehen proban. Aurretik bi aldiz amantal beltza lortzekotan egon ondoren, oraingoan izarren artera lehiatzera joango da Baladi. Iraitz eta Iñaki kanporatu dituzte ez baitute asmatu errezetarekin.

Tolosako Ama eta Casa Julian jatetxeak Repsol Gidako bi eguzkidunen zerrendara batu dira

Tolosako Ama eta Casa Julian jatetxeak Repsol Gidako bi eguzkidunen zerrendara batu dira

Murtziako Cartagena hirian egin zen bart sari-banaketa. Atzoko izendapenekin, EAEko 71 jatetxe dira eguzkiren baten jabe, eta Nafarroako 19.
1 / 30 Hurrengoa

publireportaia

Publireportajea

  • CECOBIren kanpaina

    CECOBIren kanpaina.

CECOBIk Bizkaiko txikizkako harategien eta urdeaitegien sektorea bultzatzeko kanpaina abian jarri du

Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Bizkaiko Harakin eta Urdai-saltzaileen Elkartearen (OKELBIZ) lankidetzarekin, "Zaintzen zaituzte, zaintzen zara" kanpaina jarri du abian.

  • Danborrada

    Danborrada

    San Sebastian egunaren azken albisteak eitb.eus-en.

  • Turismoa Euskadi

    Turismoa Euskadi

    Jarrai ezazu Euskal Herriko tokirik politenen azken ordua eitb.eus-en

  • Antxoak

    Antxoak

    Kantauriko antxoaren arrantza-kanpainari buruzko azken ordukoa, EITB Median.