Música
35 edición
Rubén Blades y Michel Camilo, hoy en el Festival de Jazz de Gasteiz
Redacción
Los rítmos latinos llenarán esta noche el Mendizorrotza.
Azken txanpan murgildu da Gasteizko 35. jazzaldia, eta Michael Camilok eta Rubén Bladesek doinu lationekin beteko dute gaur Mendizorrotzako agertokia 21:00etatik aurrera.
Ruben Bladesek 20 disko baino gehiago argitaratu ditu dagoeneko eta bere ibilbideko arrakasta handienak eskainiko ditu gaur gaueko emanaldian. Musikan aritzeaz, gain konpromiso handiko politikaria dugu eta 2000. urtean Nazio Batuen Erakundeak arrazismoaren aurkako enbaxadore izendatu zuen.
Michel Camilo teknika bikaineko piano-jotzaile eta konpositorea dugu. Giro latino eta beroak jazz doinuekin maisuki uztartzen ditu. Giovanni Hidalgorekin eta Charles Floresekin igoko da taula gainera.
Printzipal Antzokiari dagokionez, Fred Hersch piano-jotzaileak bakarkako emanaldia eskainiko du. Grammy sarietarako birritan izendatu duten musikaria pianoa jotzeko duen modu berritzaileak egin du ezagun, eta Art Tatumen kondaira ekartzen die gogora batzuei.
Bihar, uztailak 16, azkeneko jardunaldian, Miles Davis omenduko dute. Herbie Hancock, Wayne Shorter eta Marcus Miller handiek parte hartuko dute bertan. Aurretik, Danilo Perez ezagunak ere emanaldia eskainiko du.