X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Erreakzioak

PSE: 'Erabakiak ez du hauteskundeen zilegitasuna kolokan jartzen'

Jose Antonio Pastor PSEko Legebiltzarreko bozeramaileak azaldu duenez, sozialistek Bilduren inguruan Auzitegi Gorenak hartutako azken erabakia onartu egingo dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilduren inguruan auzitegi ezberdinek hartu behar dituzten erabakiek maiatzeko hauteskundeei zilegitasuna ez dietela kenduko nabarmendu du gaur PSEk. Sozialisten iritziz, Auzitegi Kontituzionalaren erabakia dena delakoa izan, "inork ez du zalantzan jarri behar maiatzeko hauteskundeen zilegitasuna".

Jose Antonio Pastor PSEko Legebiltzarreko bozeramaileak azaldu duenez, sozialistek Bilduren inguruan Auzitegi Gorenak hartutako azken erabakia onartu egingo dute.

PSEk "beti defendatu duen" Zuzenbide Estatuaren oinarrian botere judizialaren "independentzia" dagoela berretsi du Pastorrek. Jarrera hori mantendu duen alderdi politiko bakarra izan direla gaineratu du.

Bildu agertu aurretik "Euskadin bizitza politikoa" bazegoela kritikatu du PSEko ordezkariak, "eta etorkizunean ere bizitza politikoa izaten jarraituko da".

Si te interesó esto, quizá te interesen estos otros temas