Pandemiako lehen zalantzak,
minak, galderak, izua…
agian honek zentzatuko du
gure ibilera itsua.
Xebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze
Guztiok soa luza dezagun
oraingo minaz harago,
tunel beltz honen azken luzean
argi izpi bat badago.
Oihana Iguaran eta Maddalen Arzallus
Adiskidantzak, elkartasunak
atera gaitu aurrera,
galduta egon gintezke baina
beti guztiok batera.
Xabier Euzkitze eta Onintza Enbeita
Gure ezinak grinaz eginak,
bat ginen eta bat gara,
estutasunak zinezkoago
bihurtzen du besarkada.
Maddalen Arzallus eta Aitor Mendiluze
Ez negar egin
gu elkarrekin