Economía -

LAN-OSASUNA

Laneko estresak 10.000 pertsona baino gehiago hiltzen ditu urtero Europan

ETUI Europako Sindikatuen Institutuaren ikerketa baten arabera, laneko estresari lotutako gaixotasunek jota 6.190 pertsona hiltzen dira urtero Europar Batasunean eta Erresuma Batuan, eta 4.843 pertsona, laneko depresioak eraginez beren buruaz beste eginda.

Gizon bat paperez inguratuta, laneko estresaren erakusle. Argazkia: Pixabay
Gizon bat paperez inguratuta, laneko estresaren erakusle
Gizon bat paperez inguratuta, laneko estresaren erakusle. Argazkia: Pixabay

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaraz irakurri: Laneko estresak 10.000 pertsona baino gehiago hiltzen ditu urtero Europan

Urtero 10.000 pertsona baino gehiago hiltzen dira Europan, laneko arrisku psikosozialak eta depresioari lotutako suizidioak direla eta, ETUI Europako Sindikatuen Institutuaren ikerketa baten arabera.

Zehazki, azterlan horrek ondorioztatu du 6.190 pertsona hiltzen direla urtero Europar Batasunean eta Erresuma Batuan laneko estresari lotutako gaixotasunek jota, eta 4.843 pertsona, laneko depresioa izan eta beren buruaz beste eginda. 

"Arrisku psikosozialek istripuek baino arrisku handiagoa dakarkiete langileei, soilik Europar Batasunean 3.286 heriotza eragin zituen 2022an", adierazi du Sindikatuen Europako Konfederazioak astelehen honetan.

Informazioa osatzeko lanean ari gara...

Si te interesó esto, quizá te interesen estos otros temas
Lana Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak