televisión
Goizeko hitzordua
Traketsentzako sukaldaritza hizpide asteleheneko 'Forum'en
A.H.
EITB
David Barberok Angelina Alfaro sukaldaria elkarrizketatuko du.
Angelina Alfaro sukaldariak Cocina para torpes liburua argitaratu du eta astelehen honetan ETB-2ko ''Forum'' elkarrizketa saiora hurbilduko da bere lana aurkeztera. David Barberorekin izango duen solasaldian, bere liburuan agertzen diren errezeta proposamenen inguruan arituko da eta pertsona traketsak sukaldean trebeziaz kopontzeko hainbat aholku emango ditu. Horrez gain, sukaldari moduan izandako ibilbide profesioanala errepasatuko du eta urte luze hauetan ikasitakoaz ere arituko da saioan. ''Forum'' astelehen honetan emitituko da goizeko 07:40etik aurrera ETB-2n.