Cerrar

noticia

Astelehenean, ETB-1en

Fernando Boterori elkarrizketa, 'EITB Kultura' saioan

A.E.

EITB

Raul Sainz Rozas Quartet taldearen musika ezagutzeko aukera ere izango da.

  • Bilboko Arte Ederren Museoa. Argazkia: EITB

Fernando Boteroren elkarrizketarekin jarriko da abian aste honetan 'EITB Kultura' saioa. Artista ospetsuak 'Celebración' izeneko erakusketa du ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan. Bere ibilbidearen errepasoa egingo du kutlura saioan eta bere ikuspegia agertuko du hainbat gairen inguruan. Zirkoaz, indarkeriaz, sentsualitateaz edo kleroaz hitz egingo du, esate baterako.

Raul Sainz de Rozas Quartet taldearen musika ezagutzeko aukera ere izango dute ikus-entzuleek. 70 hamarkadako pub ilunetara garamatza, talde txiki eta gitarra jole handien musika gogora ekarriz.

Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen XIV. Jardunaldiak ere iritsi dira. Bertan, Nexo Teatrok La historia del noctámbulo estreinatuko du. Antzerki taldearen zuzendariak, Ricardo Padillak, ikuskizunaren alderik nabarmenenak kontatuko ditu.

Amaitzeko, 'EITB Kultura'k hitzordua izango du Edu Zelaieta idazlearekin eta Beñardo Goietxe musikariarekin. Mugaldekoak taldeko kideak dira biak. Begiak lekuko  liburu-diskoa izango dute hizpide.

'EITB Kultura' astelehenean 00:00etan dago ikusgai ETB-1en. Astearte gauean ETB-2n eta ostiral gauean ETB-3n jarraitzeko aukera ere badago.