Bitxikeriak -
Londres
'One pound fish', arrain-saltzaile baten abesti arrakastatsua
Londreseko merkatu bateko saltzaile pakistandar batek ospea lortu du, Youtuben abesten erakusten zuen bideo bati esker.
Erredakzioa
Psy korearraren "Gangnam Style" abestiaren ostean, Interneteko arrakasta berria iritsi da. Mohammed Shahid Nazir Londreseko arrain-saltzaile pakistandarrak ("One Pound Fish Man" izenarekin ezaguna egin da) ospea lortu du Youtuben; abesten erakusten duen bideoak bederatzi milioi eta erdi bisita baino gehiago izan ditu dagoeneko.
2012ko udaberrian, Nazirrek bideo bat grabatu zuen, abesti baten bidez, Londreseko merkatu batean arraina libra esterlina batean saltzen zuela iragartzeko. "One Pound Fish" abestiaren bideo originalak arrakasta handia izan du Youtuben, eta, azkenean, arrain-saltzaileak Warner Music konpainiarekin kontratua sinatu zuen.
Orain, "One Pound Fish" abestiak bideo berria du, eta arrain-saltzailea neska batzuekin dantzan agertzen da bertan. Britainia Handiko zerrendetan arrakasta handia izan du.
"Abesti hori Jainkoaren opari bat da. Ezin dut esan idazteko denbora asko behar izan nuenik, bat-batean sortu bainuen. Postuaren jabeak bezeroak erakartzeko abesteko eskatu zidan", azaldu du Nazirrek.
Horrez gain, arrain-saltzaile ospetsuak abestia Frantzian aurkeztuko duela eta AEBetatik bira egingo duela iragarri du.