Bitxikeriak -
Sinestezina
Dinosauro baten arrautza Bilbon?
Arrautza erraldoi batek Guggenheim museoaren parean zegoen auto bat txikitu du. Gertakariak Twitterreko erabiltzaileak aztoratu ditu.
Erredakzioa
Arrautza erraldoi bat agertu da Bilboko Guggenheim museotik gertu. Arrautzak museoaren parean zegoen auto bat txikitu du, eta hainbat pertsona zer gertatu den ikustera bertaratu dira.
Dirudienez, street marketing kanpaina bat izan liteke, baina oraindik ez da jakin nork egin duen.
Twitterren, erabiltzaileak gertakariarekin aztoratu egin dira eta txio xelebreak bidali dituzte.
Orain, ekimenaren egilea nor den edo arrautza "errun" duena bila itzuliko ote den jakiteko itxaron beharko dugu. Adi!
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea