Bitxikeriak -

'Blue Monday'

Urtarrileko hirugarren astelehena 'urteko egunik tristeena da'

Erresuma Batuko ikerlari batek ondorioztatu duenez, urtarrileko hirugarren astelehenean konturatzen gara urte hasierako asmoetan huts egin dugula.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtarrileko hirugarren astelehena urteko egunik "tristeena" da, Cliff Arnal Erresuma Batuko ikerlari batek 2005. urtean ondorioztatukoaren arabera. Ikerketa egin ahal izateko, hainbat faktore izan zituen aztergai: eguraldia, zorrak, Gabonetatik igarotako egun kopurua, urte hasierako asmoak...

Hori dela eta, egun honi izenburu argigarria jarri zion Arnalek: ‘Blue Monday' (astelehen tristea).

Ondorio horretara iristeko, Arnalek ekuazio bat osatu zuen, hainbat eragile kontuan izanda: tenperatura, argi-orduak, oporretatik igarotako egun kopurua... Azkenik, urtarrileko hirugarren astelehena urteko egunik txarrena dela ondorioztatu zuen.

Beste hainbat ikerketaren arabera, urtarrileko hirugarren astean konturatzen gara urtarrilaren lehenengo egunean hartu genituen asmo garrantzitsuenetan huts egin dugula: ez diogu erretzeari utzi, ez gara gimnasiora joaten, ez dugu aurreikusitakoa irakurtzen...

Scrantongo Unibertsitatearen arabera, ia biztanleen erdiek huts egiten dute urte berriko asmoen inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea