Bitxikeriak -

Animaliei buruzko ikerketa

Inurriak eta matxinsaltoak, suaren aurrean indartsuenak

2003tik 274 animalia espezie aztertu dira, suaren aurrean dauzkaten erreakzioak nolakoak diren jakiteko.

Matxinsaltoek suaren eraginen aurrean ondo erantzun ohi dute. Argazkia: EFE
Matxinsaltoek suaren eraginen aurrean ondo erantzun ohi dute. Argazkia: EFE
Matxinsaltoek suaren eraginen aurrean ondo erantzun ohi dute. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PlosONE aldizkariak aste honetan argitaratu duenez, ikerketa baten arabera inurriak eta matxinsaltoak dira suaren eraginen aurrean hobekien erantzuten duten animaliak. Ikerketa hau egiteko 274 animalia espezie eta 4.606 gizaki aztertu dituzte, 2003ko abuztuan Sant Llorenç del Munt i l’Obac parke naturaleansutea izan ondoren. Ikerketa Portoko Unibertsitateakegin du Ikerketa Ekologikoko eta Baso Aplikazioetarako Zentroaren kolaborazioarekin.

Ikerketaren helburua espezie ezberdinetako animaliek suaren aurrean izan ohi dituzten erreakzioak zeintzuk diren jakitea izan da. Horretarako, besteak beste, barraskiloak, armiarmak, kakalardoak, inurriak, matxinsaltoak, zimitzak, txoriak eta narrastien jokaerak aztertu dituzte. Ondorioz, suaren ondorioak hobekien zeintzuk jasaten dituzten eta suaren ondorioz naturan izaten diren aldaketen aurrean ahulenak zein diren jakin dute.

Ikerketak azpimarratu duenez, espezie orojaleak gainerako espezieak baino indartsuagoak dira, izan ere, denetik jaten dutenez, suteen ondorioz eratzen diren natur egoera berrietara euren jateko ohiturak molda ditzaketelako. Bestalde, ikerketak ere garbi uzten du leku berrietara ohitzeko gaitasuna duten nahiz mugikortasun handiko espezieek, txoriek adibidez, bizirik ateratzeko aukera handiagoak izan ohi dituztela. Aldiz, ezkutalekurik aurkitzeko denborarik ez daukaten espezieek, barraskiloek batez ere, erreta hiltzeko arriskurik handiena dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea