Bitxikeriak -

Ikerketa bitxia

Rajoy eta Évole, trago batzuk hartzera joateko gogokoenak

Politikariak, kazetariak eta kirolariak dira trago batzuk hartzera joateko pertsona gogokoenak, inkesta baten arabera.

Mariano Rajoy, Gobernuko presidentea. Argazkia: EITB
Mariano Rajoy
Mariano Rajoy, Gobernuko presidentea. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako garagardogileen elkarteak egindako inkestaren arabera, Mariano Rajoy da, bigarren aldiz, trago batzuk hartzera joateko pertsona gogokoena espainiarrentzat, botoen % 9,2 jaso baititu. Gobernuko presidentearen atzetik, Jordi Évole kazetariak jaso ditu boto gehien; galdetutakoen % 8,6ko babesa lortu du.

Emakumeek Évole, Revilla eta Rajoy nahiago dituzte, ordena horretan. Gizonezkoek, aldiz, Mariano Rajoy, Rafa Nadal eta Iker Casillas.

Rafa Nadal tenislariak lau postu gora egin du boto gehien jaso dituztenen zerrendan (botoen % 8,2 lortu du), aurreko urtean lortutako emaitzekin alderatuta; hortaz, aurten hirugarren postuan dago. Horren atzean Gran Wyoming (% 6,5), Juan Carlos erregea (bosgarren lekura jaitsi da, botoen % 6 lortuta), Miguel Ángel Revilla (% 5,6), eta  Iker Casillas (% 5,1) daude. Nobedade bezala, Felipe Borboikoa dugu, zerrendan lehenengo aldiz sartu baita. Espainolen % 4,1 berarekin joango lirateke zerbait hartzera. Santiago Segura lehenengo hamar postuetan dago aurten ere, % 3,9ko babesa jasota.

Garagardoa, arrakastak ospatzeko

Jakina da kirolak duen arrakasta zein garrantzitsua den. Ez da harritzekoa, beraz, bestelako urteetan bezala, kirolari ugari egotea inkestaren goiko postuetan. Rafa Nadal da, dudarik gabe, protagonista. Hirugarren urtez atera da kirolarien atalean garaile. Inkestatuen % 33,9 prest egongo lirateke berarekin joateko. Jarraian, Iker Casillas (% 16,4) eta Fernando Alonso 1 Formulako pilotu asturiarra (% 8,1) dugu.

Garagardoa, telebistan

Jordi Évole (% 12,9), La Sextako kazetaria, izan da bere ogibidean arrakasta handiena lortu duena. Hala eta guztiz ere, Gran Wyoming kideak (% 9,1 oso gertutik jarraitzen dio. Ondoren, Arturo Valls, Pablo Motos (% 7,1) eta Jorge Javier Vázquez (% 6,6) daude.

Garagardoa, alfonbra gorrian

Zinema munduak Santiago Segura du protagonista handiena eta maitatuena. Horren sinpatiak espainiar asko konkistatu ditu. Horien % 17,9 harekin aterako lirateke trago batzuk hartzera. Antonio Banderas (% 15,8), aurten ere, bigarren postuan dago, eta jarraian, emakume bat, Penélope Cruz (% 8,6).

Musika eta garagardoa, harmonia ezin hobea

Aurten, 2013an bezala, musika arloan Melendi (% 16,4), David Bisbal (% 11,4) eta Joaquin Sabina (% 10,6) atera dira garaile.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea