Bitxikeriak -

Marvel

Spiderman AEBetako langabetuen zerrendan

Amazing Spiderman-eko 623. zenbakian, Peter Parkerrek etsaien kontra borroka egiteaz gain, langabetua izatearen errealitate krudelari egin beharko dio aurre.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako ekonomiak bizi duen krisiak superheroiei eragin die. Horrela, komiki berrian Spiderman langabetuen zerrendan sartuko da, Marvel konpainiak gaur jakitera eman duenez.

Amazing Spiderman-en 623. zenbakia asteazkenean jarriko dute salgai. Peter Parker armiarma gizonak etsaien kontra borroka egiteaz gain, New Yorkeko langabetua izatearen errealitate krudelari egin beharko dio aurre.

"Langabe izatearen zailtasunak igaroko ditu eta, era berean, hiria salbatzen saiatuko da, ia babesteko tokirik ez duenean", azaldu du gaur Steve Wacker Marveleko editoreak komunikatu batean. Parkerrek New Yorkeko alkatearen bulegoan duen lana galduko du.

"Kaleratua zaude", esaten du Parkerren nagusiak komiki ospetsuaren azalean. Spiderman langabezian izan da aurretik ere, baina burumakur agertzen da alkatearen argazkilari izateari utzi diolako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea