Bitxikeriak -
Ekimena
Espaziora bidaiatzeko 330 txartel saldu ditu Virgin Galactic-ek
Azaldu dutenez, aurreneko probak datorren urtean egingo dituzte, baina "enpresa prest egon arte" ez dituzte espaziora bidaiak hasiko. "Garrantzitsuena segurtasuna da", adierazi dute.
Erredakzioa
Espaziora bidaiatu ahal izateko 330 txartel saldu ditu Virgin Galactic enpresak dagoeneko. Orotara 45 milioi dolar (33 milioi euro) aurreratu dituzte bezeroek. Gainontzeko bidaiak aurrerago saltzea espero du konpainiak. Oraindik ez dakite espaziora bidaiak noiz hasiko dituzten.
Azaldu dutenez, aurreneko probak datorren urtean egingo dituzte, baina "enpresa prest egon arte" ez dituzte espaziora bidaiak hasiko. "Garrantzitsuena segurtasuna da", adierazi dute.
60 herrialde ezberdinetako bezeroak dauzkate Virgin Galactic-en. Bakoitzak 200.000 dolar ordaindu ditu. Horrez gain, 100.000 pertsonek bidai hauei buruzko informazioa eskatu dute konpainiaren web orrian.