Bitxikeriak -
Blog Zientifikoa
'Spiderman'en neska laguna Newtonek hil zuen
Carlos Roque Bigarren Hezkuntzako Fisika eta Kimika katedradunak adierazi duenez, Gwen Stacy 'Spiderman'en neska laguna Newtonen lege mekanikoaren erruz hil egin zen.
Erredakzioa
Carlos Roquek, Bigarren Hezkuntzako Fisika eta Kimika katedradunak eta institutoko irakasleak, Zientziaren eta Historiaren gakoak azaltzen ditu enroquedeciencia blogean, baina ohiko eskoletan egiten den modu ezberdinean.
Blog horretan Roque saiatu egin da hurrengo galdera hauei erantzun zientifikoa ematen: "Egia da maskorretan itsasoa entzuten dela?", "lurraren erdian tunel bat egitea posiblea da?" edo "Zenbat burbuila dago txanpan kopa baten barruan?"
Enroquedeciencia bloga sortzeaz aparte, blogdesuperheroes blogean ere kolaboratzen du. Blog horretan, superheroien botereen funtsa zientifikoa azaltzen saiatzen da.
Gwen Stacy ''Spiderman''en neska lagunaren heriotza azaltzen duen teoria da Roqueren lanik garrantzitsuena. ''Iratxo berdea''k Stacy bota egiten du Empire State Buildingetik behera. Jauzian, nahiz eta ''Spiderman''ek bere besoetan hartu, Gwen hil egiten da bihotzekoak jota.
Blogean Carlos Roque adierazi duenez, ''Spiderman''ek berak hiltzen du Stacy bere besoen artean hartzen duenean. Hau guztia ikusita, Newtoen mekanika legea baieztaturik gelditu da.