Bitxikeriak -
Azkeneko urteetan
New Yorkeko taxistek behar zutena baino 8 milioi gehiago jaso dute
Taximetroak manipulatuta, taxi-gidariek, batez beste, 4,45 dolar gehiago kobratu dituzte, bidaia bakoitzeko 1,8 milioi joan-etorritan.
Erredakzioa
New Yorkeko Taxi eta Limusina Batzordeak adierazi duenez, hiriko milaka taxistek, azkeneko bi urteetan, euren taximetroak manipulatu dituzte eta, ondorioz, erabiltzaileei ordaindu behar ez zituzten zortzi milioi dolar gehiago kobratu dizkiete.Gidari askok tarifa okerrak aplikatu dituzte 1,8 milioi joan-etorritan. Manipulazio horiei esker 8,3 milioi dolarreko iruzurra jasan dute erabiltzaileek azkeneko bi urteotan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea