Bitxikeriak -
73,66 zentimetroko altuera
Munduko gizonik txikiena hil da Erroman
He Pingping txinatarrak ez ohiko nanismo mota bat zuen eta Guiness titulua 2008an lortu zuen.
Erredakzioa
Joan den larunbatean, He Pingping munduko gizonik txikienaren errekorra zuen txinatarra Erroman hil zela jakinarazi du Guiness Errekor Liburuko bozeramaileetako batek. Pingpingek 73,66 zentimetro neurtzen zituen.
Munduko gizonik txikienak 21 urte zituen eta adierazi dutenaren arabera&' || 'nbsp; bihotzeko arazoengatik hil zen Erromako ospitale batean. Pingping "Lo Show dei record" telebistako saioan parte hartzeko zegoen Italian.
Craig Glenday Liburuaren zuzendariak, Pingping "arraroak edo desberdinak diren pertsona guztientzat eredua izan" zela esan du.
Pingpingek nanismo mota arraro bat zuen eta 2008an lortu zuen modu ofizialean titulua. Guiness Liburuaren arduradunek oraindik ez dute aditzera eman zein izango da Pingpingen ondorengoa.