Bitxikeriak -
Publizitate kanpaina
Hugh Jackmanek dantzarako gaitasuna erakutsi du iragarki batean
Aktore ospetsua "Positiboan edan" eslogana duen iragarki bateko protagonista da eta dantzari ona dela demostratu du. Ikusi bideoa.
Erredakzioa
Hugh Jackman aktore australiarrak bere jarraitzaileak harrituta utzi ditu gaitasun artistiko berri batekin. Izan ere, urte hasieran Lipton Ice Tea edari markak akordio bat sinatu zuen Jackmanekin eta datozen hiru urteetarako freskagarriaren irudi izango da aktorea.
Jackman, besteak beste, X-Men trilogian egin zuen Lobezno pertsonaiagatik da ezaguna. Iragarkian dantzari talde batekin batera bueltak emateko, artaziak egiteko eta lurretik irristatzeko duen trebezia erakutsi ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea