Bitxikeriak -
Almerian atxilotuta
200.000 euroko iruzurra egin du noble eta koronela dela esanez
Jose Antonio Espinosa de los Monteros eta Jimenez Diaz deitu dio bere buruari. Iruzur delitua, nortasunaren usurpatzea, nortasun sexualaren kontrako delituak eta mehatxuak egitea leporatu diote.
Erredakzioa
Noble eta armadako koronelarena egiten zuen 59 urteko gizona atxilotu dute 200.000 euroko iruzurra egiteagatik. Jose Antonio Espinosa de los Monteros eta Jimenez Diaz deitzen zion bere buruari. Iruzur delitua, nortasunaren usurpazioa, nortasuna sexualaren kontrako delitua eta mehatxuak egin izana egotzi diote.
Gizonak, identitate faltsu baten bidez, adineko eta egoera ekonomiko oneko emakumeekin kontaktua ezarri du. Behin haien konfiantza eskuratuta, gonbidapenen eta oparien truke, diru kopuru handiak eskatzen zizkien.
Pastranako markesaren semearena egin du gizonak eta jantzi militarrak eraman ditu, behin baino gehiagotan, biktimei nortasun faltsua sinestarazteko. Horrez gain, oso gaixotasun larria ere daukala eta denbora gutxi gelditzen zaiola esan die emakumeei.
Ikerketa lehenengo biktimaren salaketaren ondorioz hasi zuten eta zabalik jarraitzen du, biktima gehiago ager litezke eta 200.000 euroko iruzurra biderkatu liteke.