Bitxikeriak -
Erlaxatzeko
Henry printzeak lau ordutan 10.000 libera xahutu ditu xapainetan
The Sun egunkariak argitaratu duenez, Errege-etxea eralgiketa horrekin oso kezkatuta dago, izan ere, Isabel II.a erreginak egungo egoera ekonomikoa kontuan izateko eskatu die bere senideei.
Erredakzioa
Ingalaterrako Henry printzeak 10.000 libera (11.310 euro) gastatu zituen lau ordutan xanpain botiletan. Gaztea egiten ari den helikoptero ikastarako lagunekin bildu zen eta erlaxatzeko diru eralgiketa handia egin zuen. Horrela argitaratu du gaur The Sun egunkari britainiarrak.
"Hamabost xanpain botila inguru izan zituzten mahai gainean eta beste batzuentzat ere eskari bikoitza egin zuen, benetan eskuzabala izan zen", esan du Mustafa Ahmed klubeko kideetako batek.
"Botila bakoitzak 200 libra (222 euro) balio du, baina berak etengabe gehiago ekartzeko eskatzen zuen. Lau ordutan 10.000 libera inguru ordainduko zituen", gaineratu du.
Egunkariak jasotzen duenez, Errege-etxea eragiketa horrekin oso kezkatuta dago, izan ere, Isabel II erreginak egungo egoera ekonomikoa kontuan izateko eskatu die bere senideei.