Bitxikeriak -
Indian
Tximino batek alarma piztu du hainbat herritan
Agintariak tximinoa harrapatzen saiatu dira eta, horretarako, bananak eta gustuko dituen beste hainbat fruitu eskaini dizkiote, baina animaliak ihes egitea lortu du.
Erredakzioa
Tximino batek 50 pertsona zauritu ditu eta Indiako Orissa estatuko Kendrapara barrutiko hainbat hiri alertan jarri ditu.
Ehunka ikusnahien aurrean, agintariak tximinoa harrapatzeko bananak eta gustuko dituen beste hainbat fruitu erabili zituzten, baina animaliak alde batetik bestera salto eginez ihes egitea lortu du.
Funtzionariek gomazko balak erabili zituzten orduan, baina tximinoak tiroak saihestu ditu zuhaitzen adarren artean.
Ehiza operazioa amaitutzat jo zutenean eta gunetik alde egin zutenean, animalia bere ezkutalekutik atera eta begira zeuden bi pertsona eraso zituen.