Bitxikeriak -
Mehatxu islamiarren ostean
Simpson sendiak 'South Park' babestu du
South Park telesail estatubatuarrak Mahomari iseka egiteagatik atal bat zentsuratu egin behar izan zuen. Irudietan profeta artz mozorroa jantzita azaltzen zen.
Erredakzioa
"Hain beldurtuta egongo ez bagina, zuen alde agertuko ginateke ", hori da Bart Simpsonek The Simpsons telesailaren azken atalean bere zigor arbelean idatzi duena, horrela adierazi du Entertainment Weekly argitalpenak. Izan ere, islamiarrek South Park telesaileko arduradunei mehatxu egin zieten Mahomaren irudi irrigarriak erakusteagatik.
Telebistako arerioak izan diren arren, Simpsonstarrak Comedy Centralen fikziozko telesaila babestu nahi izan dute azken atalean. Foxen telesailean horrelako mezu bat azaltzen den lehen aldia da. Orain arte, Ameriketako Estatu Batuetako edo nazioarteko politikari buurzko aldarrikapen eta protesta mezuak idatzi izan dituzte.
Familia horiaren erantzuna South Park telesailaren sortzaileek islamiarren mehatxua jaso ostean iritsi da. Izan ere, Mahomak hartz mozorroa jantzia zuen atal bat zentsuratu behar izan zuten.