Bitxikeriak -
Buenos Airesen
Familia batek merkataritza-gune bat izan du bizileku bi urtez
Orain, bertoko Gobernuak hileroko laguntza bat emango die Facebook sare sozialeko talde bati esker.
Erredakzioa
Erretiratu bikote batek eta 36 urteko bere alabak Buenos Aireseko merkataritza-gune bizi behar izan dute azken bi urteetan diru faltagatik. Orain, hotel batera eraman dituzte eta bertoko Gobernuak hileroko diru-laguntza emango die Facebook sare sozialeko talde bati esker.
Familiak, burua 70 urteko arkitektu bat duena, Argentinako hiriburuko merkataritza-gune bisitatuenetako batean jan, garbitu eta lo ere egiten zuen.
Sendiaren egoera ikusi zutenek azkenean Facebooken talde bat sortu zuten eta hirukoaren argazkiak erakusten zituzten. Taldeak 243 kide zituen.
Azkenean, Gizarte Garapenerako Ministerioak hotel batera eraman du familia eta hilean 700 euroko diru-laguntza emango die.