Bitxikeriak -
Genetika kontua
Susan Boyleren lehengusina, "Britain's got talent" saioan
Kerry Anne Boylek Stingen "Fields of gold" abestua eskaini zuen. Epaimahaiak adostasuna lotu ez zuen arren, gazteak bigarren fasera pasa zen.
Erredakzioa
Boyle abizenak abesterako gaitasun berezia ematen omen du. Horren froga ikusi eta entzun zuten "Brtiain''s got talent" saioko epaimahaiko kideek. Bere izena Kerry Anne Boyle da eta Susan Boyleren lehengusina da.
Gazteak Stingen "Fields of gold" abestia eskaini zuen eta ikusleek gogoz erantzun zuen, izan ere, emanaldia bikaina izan zen.
Epaimahaia, berriz, ez zen ados izan. Piers Morganek eta Amanda Holek Kerry Anneren ahotsa artista handien mailakoa zela onartu zuten arren, Simon Cowellek "Susanekin harremanik izango ez balu gazteak inongo interesik ez lukeela izango" adierazi zuen. Zorionez, aldeko bi boto eta kontrako bat jaso zituen eta bigarren fasera pasa zen.