Bitxikeriak -
Londres
Yorkeko dukesak Andres printzea ezagutzeko kontaktuak saltzen ditu
Sarah Fergusonek 575.000 euro kobratu nahi izan ditu Andres printzea senar ohiaren bizitzan sartzearen truke.
Erredakzioa
News if the World egunkariak Sarah Ferguson filmatu egin du bere senar ohiari buruzko informazioa negoziatzen gezurrezko enpresari batekin.
Egunkari britainiarrak tranpa bat jarri dio Yorkeko dukesari. Fergusonek, kazetari baten ordez, enpresari batekin hitz egiten zegoelakoan, 575.000 euro eskatu zizkion Andres printzea bere senar ohiarekin kontaktuan jartzeko.
Ferguson eta Andres printzea 1992. urtean banandu ziren, 6 urtez ezkonduta igaro ostean. Bideoan, ustez, Yorkeko dukesak 40.000 euro hartzen ditu bere senar ohiari buruzko informazioa emango diola agintzen duen bitartean. Gainera, ustezko enpresaria konbentzitzen saiatzen da saria eskainiz: "zure saria hamar aldiz handiagoa izango da, edozein ate irekiko dizut".
News of the Worlden arabera, dukesa ikertzea erabaki zuten, Errege familiaren inguruko iturri batek Ferguson horrelako trikimailuekin zebilela adierazi zion ostean.