Bitxikeriak -
Eta orain zer?
'Lost' telesailak oinordea utzi du Interneten
Telebistako saio ospetsua eztabaidagaia da oraindik eta Sarea istorioaren amaierari buruzko iritziekin bete da. Losten amaiera ezagutzen ez baduzu, ez jarraitu irakurtzen.
Erredakzioa
Gehien ikusitako telesailetako bat izan da Lost eta bere amaierak eztabaida eragin du Interneten. Sare sozialek eta hainbat nazioarteko komunikabideek ere euren erabiltzaileei jarraitzaile guztiek gustuko izan ez duten amaierari buruzko iritzia emateko aukera eman diete. Facebooken geroz eta gehiago dira "Losten amaiera ulertu ez duten emakumeak". Twitterren, berriz, "lost" eta "lostfinales" izan ziren atzoko hastagik (hitz gakorik) erabilienak.
13,5 milioi pertsonek jarraitu zuren "The End" azken kapitulua, iritzi ezberdinak sorrarazi dituen amaiera, alegia. Hunkitutakoek eta desengainatuek eszena eta esaldi onenak aukeratzeko eztabaidatzen eta saioaren sortzaileek aurkeztutako galdera berriak erantzuten saiatzen ari dira.
Polemika
"Nik ere ez nuen Losten amaiera ulertu", "Losten amaiera baino okerragoa zara" edo "Nik ere nahiago du Serranotarren amaiera Lostena baino" bezalako profilak sortu dira atzotik Facebooken. Hala ere, badira amaiera gustuko izan dutenak: "Nik ere Losten amaierarekin negar egin nuen".
Azken kapituluak hainbat pertsonaia berreskuratu eta une hunkigarri ugari eskaini zituen. Negar-eragileena zein izan den erabakitzea da orain jarraitzaileen lanetako bat: Sawyer eta Juliet berriz elkartzen direna, Shannon eta Sayidena, Aaronen jaiotza...
Eztabaidak
Hala eta guztiz ere, Lostek utzi dituen esaldiak dira telesailaren oinordekorik onena, horietako batzuk sei denboraldietan entzundakoak dira eta beste batzuk azken kapituluak emandakoak. The Washington Post egunkariak hitzik gomutagarrienak hautatzeko inkesta bat proposatu die bere irakurleei. Horien artean dira: "Ez dut gauza askotan sinesten, baina zinta isolatzailean sinesten dut", "Yoda baino okerragoa da", "Patua da" edo "Gertatutakoa, gertatu da".
Amaiera denen gustukoa izan ez den arren, Losten hasieraren eta amaieraren artean bada loturarik. Azken planoari buruz aritu zen Matthew Fox aktorea azken kapitulua aurkezteko ABC kateak eskaini zuen ekitaldian: "Hasieratik begiak itxi eta hilko zela jakin nunen, eta horrela erospena eskuratzea espero nuen".
Hala eta guztiz ere, Sarean saioko protagonistak noiz hil ziren unearen inguruko eztabaidak aurrera jarraitzen du. Interneten teoria pila daude, baina jarraitzaile bakoitzaren esku dago sinesgarritasun gehien duena aukeratzea. Horrelakoak baitira amaiera irekiak.