Bitxikeriak -

Frantzian

'Reality show' batek Israel eta Palestinaren arteko bakea du helburu

Programak "Marseilako Hitzarmenak" izena du eta hamar kapitulutan banatua dago. Saioaren ekoizleak esan du akordioa lortuz gero, proiektua agintari palestinarrei eta israeldarrei aurkeztuko dietela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 urteko hamabi gazte israeldar eta palestinar hiru aste elkarrekin izango dira Frantziako hego-mendebaldean, Marseilan, kokatutako etxe batean datorren irailean, "reality show" batean parte hartzeko. Saioa ekoizle frantziar batek sortu du eta Le Figaro egunkariak argitaratu duenez, partehartzaileek bake-hitzarmen bat lortzeko negoziatu beharko dute.

"Marseilako Hitzarmenak" izena du saioak eta sei palestinarrek eta sei israeldarrek parte hartuko dute, erdia neskak eta beste erdia mutilak. Etxea Frioul artxipelagoan dago kokatua. Mohamed Ulad ekoizle eta errealizadoreak beretzat garrantzitsuena akordio bat lortzea baino, "gazteek egingo duten ibilbidea" dela esan du. Uladek, gainera, adostasuna lortuz gero, proiektua agintari palestinarrei eta israeldarrei aurkeztuko dietela.

Horrez gain, ekoizleak "Marseilako Hitzarmenak" saioa 24 orduz zuzenean ez dutela emitituko eta, hortaz, ohiko "reality" bat ez dela izango azaldu du.

"Marseilako Hitzarmenak" saioak 26 minutuko 10 kapitulu izango ditu. Kapitulu bakoitzaren hasieran gazteek kirola edo jarduera kulturalak egingo dituzte eta bigarrenean bakea oztopatzen duten arazoei buruzko negoziatzen arituko dira: Jerusalemen estatusa, Estatu bakoitzaren mugak, errefuxiatu palestinarrak... Gainera, bi besoetako aitek, palestinar batek eta israeldar batek, aholkulari lanak egingo dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea