Bitxikeriak -

Australian

Kartzela zigorra epaiketa batean txikle batekin globo bat egiteagatik

30 eguneko kartzela zigorra jarri diote australiar gazte bati bere aurkako epaiketa batean txikle batekin globo bat egiteagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mirza Zukanovi 20 urteko gazte australiarra txiklearekin egindako burbuila bat lehertzen harrapatu du Rodney Crisp epaileak, Zukanoviken aurkako epaiketa batean. Horrela argitaratu du News Limited egunkariak.

Akusatuari barkamena eskatzeko agindu edo isuna jarri ordez, Crispek hilabete bateko kartzela zigorra jarri dio "epaitegia eskandalizatzeagatik eta agintariei iseka egiteagatik".

Zukanovic aske utzi du azkenean Melbourneko Epaitegi Gorenak, gaztearen abokatuak aurkeztuko duen helegitea aztertu arte. Akusatuak esan du ez zuela epaileei iseka egiteko asmorik izan eta egun osoan dabilela txiklea mastekatzen, baita lanean ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea