Bitxikeriak -

Lapurreta goietan

Hegazkin-laguntzaile batek hainbat lapurreta egin zituen airean

Bidaiariak lo zeudela, bitxiak, erlojuak, kreditu-txartelak, txekeak eta eskudirua ostu zizkien batzuei, gutxienez 142 hegalditan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Le Figaro egunkariak kaleratutakoaren arabera, Lucie R. Air Franceko 47 urteko hegazkin-laguntzaileak aitortu egin du lapurreta ugari egin dituela "business" klaseko bidaiarien artean, Frantzia eta Asiako hiri batzuen artean izandako iraupen luzeko hegaldietan gehienbat.

Bidaiariak lo hartu arte itxaroten zuen hegazkin laguntzaileak beren gauzak lapurtzeko, batez ere dirua.

Polizia-agenteak urtarrilaren 5ean hasi zuen ikerketa, Air France-eko Boeing 777 baten Tokio eta Parisen arteko hegaldi bateko bost bidaiarik dibisetan 4.000 euro lapurtu zizkietela salatu zutenean.

Hiru hilabete iraun duen ikerketa izan da. Aurreko ostiralean polizia-agenteak lapurretak egin ziren hegaldietan egon zen hegazkin laguntzailea galdekatu zuten. Honek lapurretak aitortu ditu eta 26 kasutan dago inplikatuta.

Urtarriletik 142 hegaldietan gutxienez eman dira lapurretak, baina lapurrak "diru arazoak zituelako" delituzko ekintzak 2009ko martxoan hasi zituela ziurtatu du.

"Le Figaro" egunkariaren esanetan, ikertzaile batek Luciek bere diru-sartzeak baino bizitza maila altuagoa zeraman. Harribitxiak zituzten bitxiak, Cartierren eraztun bat eta diamanteak zituen beste eraztun bat zituen besteak beste. Gainera, bereak ez diren txekeak eta kreditu-txartelak aurkitu dituzte.

Hegazkin laguntzaileak kontrol judizialpean dago. Lapurreta eta lapurretak egiten saiatzeagatik zigor luze bati egin behar dio aurre.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea