Bitxikeriak -
Irudi ikusgarria
Bale batek itsasontzi baten masta hautsi du, Lurmutur Hirian
Zetazeoak yatearen gainean jauzi egin eta masta bitan zatitu zuen, baina ez zuen inor zauritu.
Erredakzioa
Sekulako ezustekoa izan dute Lurmuturreko Hiriko kostaldean nabigatzen ari ziren yate bateko bidaiariek. Izan ere, 40 toneladako bale batek, ontzitik metro gutxitara, itsas azalera atera eta isatsarekin ontzia jo ostean, masta bitan zatitu du.
Lurmuturreko Hiriko kostaldeko uretan baleak eta mazarro zuriak izaten dira neguko hilabeteetan. Hala ere, mota horretako zetazeoek ez dute horrelako jarrerarik izaten. Hori dela eta, batzuek uste dute tripulazioak balea era batera edo bestera zirikatu zuela. Dena den, nabigatzaileek dena ukatu dute.
Irudia, ondoan zegoen beste ontzi batetik atera zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea