Bitxikeriak -
450 milioi euro
Berlusconik festa pribatuetako Cerdeñako etxea salgai jarri du
Emaztearengandik banantzea eta iaz etxe horretan bertan agintari italiarra neska gazte batzuekin agertzen zenargazki batzuekin "pribatutasunean egindako inbasioa" dira salmentaren arrazoiak.
Erredakzioa
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak Cerdeñan duen Villa Certosa luxuzko etxea salgai jarri du. Bertan ospatu ditu agintariak gaztetxoekin egindako festa polemikoak.
Il Sore 24 Ore Milaneko egunkari ekonomikoak argitaratu duenez, Berlusconik 450 milioi eurotan jarri du salgai etxea. Guztira, agintariak 1988an erosi zuen 80 hektareatako lursaila duen Villa Certosa.
Egunkari italiarraren arabera, dagoeneko bi errusiar handiki, bi arabiar xeke eta Londreseko enpresari bat interesatu dira etxebizitzagatik. 4.000 metro karratu ditu Villa Certosak: 2.600 etxebizitza nagusiak ditu eta besteak beste hiru etxe txikiagoren artean banatzen dira.
Berlusconi sendiak Villa Certosan igarotzen zuen udaldia agintaria Veronica Lario haren emaztearegandik banandu zen arte. Banatzearen arrazoia Noemi Letizia Napoleseko hemezortzi urteko gaztearen urtebetetze festan izandako eskandalua izan zen.
Horrez gain, bikotearen seme-alabek geroz eta gutxiago bisitatzen omen dute Cerdeñako etxea Il Sore 24 Ore egunkariak jaso duenez. Berlusconi etxea salgai jartzea erabakitzeko beste arrazoietako bat iaz etxe horretan bertan agintari italiarra neska gazte batzuekin azaltzen zen argazki korapilatsu batzuekin egindako "pribatutasunaren inbasioa" da.