Bitxikeriak -

Gustu kontua

Bardem eta Albako dukesa dotoreenen artean, 'Vanity Fairren' ustez

Aldizkariak 2010eko pertsonarik dotoreenen zerrenda argitaratu du eta lehen postua Andrea Casiraghiren neska-lagunak, Tatiana Santo Domingo kolonbiarrak, lortu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Bardem eta Cayetana Fitz-James Stuart, Albako dukesa, Vanity Fair aldizkariak argitaratu duen 2010eko pertsonarik dotoreenen zerrendan agertu dira. Zerrendako lehen postua Tatiana Santo Domingo kolonbiarrak, Monakoko Carolinaren semea den Andrea Casiraguiren neska-lagunak lortu du.

Duela aste gutxi Bardem penelope Cruz aktorearekin ezkondu zen eta orain munduko gizonik dotoreena da, izan ere, zerrendako hamaikagarren postua lortu du, gizonezkoen artean lehena. Aldizkariak aktorearen estiloa "landugabea" bezala definitu du.

Albako dukesak, berriz, hogeita zazpigarren postua lortu du, Lady Gaga abeslariaren atzetik. Dukesak duen estilo "hippie eta zaindugabea" azpimarratu du.

40 pertsonaia ospetsuk osatzen dute zerrenda eta horien artean dira, besteak beste, Diane Kruger (2) aktorea, Danimarkako Mary printzesa (4), AEBetako eta Frantziako presidenteen emazteak diren Michelle Omaba (6) eta Carla Bruni-Sarkozy (8) eta Samantha Cameron (9) Erresuma Batuko lehen ministroaren emaztea.

Aldizkari estatubatuarrak Helena Boham Carter Tim Burton zuzendariaren emaztea ere zerrenda sartu du, 31. postuan, Vivienne Westwood eta Maria Antonieta diseinatzailearen diseinuetan inspiratzeagatik.

Vanity Fairrek aukeratutako gizonen artean Martin Scorsese (12) zinemagilea, Arpad "Arki" Busson (14) finantzari suitzarra, John Galliano (29) diseinatzailea, Nacho Figueras (39) polo jokalari argentinarra eta David beckham (44) futbolaria daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea