Bitxikeriak -

'People' aldizkariaren ustez

Zoe Saldana aktorea, 2010eko pertsonaia ospetsurik dotoreena

Avatar filmeko protagonistak izarren estiloa baloratzen duen zerrendako lehen postua lortu du. Jennifer Aniston eta Rihanna, aurten lehen aldiz, dotoreenen artean daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

People aldizkariaren ustez, Zoe Saldana aktorea da 2010eko emakume ospetsurik dotoreena. Avatar azken aldiko pelikularik ezagunenetako baten protagonistak zerrenda honetan ohikoak diren Jessica Alba edo Jennifer Aniston gainditu ditu.

Bigarren postuan, No Doubt taldeko abeslari ohia, Gwen Stefani, kokatu du aldizkariak. Dirudienez artistak agerraldi publikoetan erabiltzen duen janzkera rockeroak eragin du erabaki hori.

Hurrengo postua, berriz, Rihannak bete du. Oso kritikatua izan den arren, People argitalpenak oso gustuko omen ditu abeslariak erabiltzen dituen jantzi ausartak.

Laugarrenean Diane Kruger aktorea dugu. Estilo arriskatua baina egokia erabiltzen duela adierazi du Peoplek eta agerraldi bakoitzean jantzi egokia aukeratzen dakiela gaineratu du.

Aurten, People aldizkariak egin duen apustuetako bat Lea Michele aktorea da; izan ere, sari banaketetan aukeratutako soinekoak bikainak izan dira.

Zazpigarrenean, Jessica Alba aukeratu dute egunerokoan erabiltzen dituen jantziak osagarri dotoreekin apaintzeko trebetasuna izateagatik. Zerrenda honetan urtero topatzen dugun beste pertsonaia ospetsuetako bat Jennifer Aniston da, jantzi egokienen aldeko apustua egin baitu beti. Zortzigarrena lortu du Brad Pitten bikotekide ohiak.

Rachel Bilson aktorea bederatzigarrenean dago, bakeroak inork baino hobeto erabiltzen jakiteagatik, eta, azkenik, Britainia Handiko William printzearen bikotekidea, Kate Middleton, 28 urtekoa, hamargarrenean kokatu du Peoplek neska "fina eta liraina" izateagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea