Bitxikeriak -

Txinan

Adineko bati 60 urtez buruan izan duen bala bat kendu diote

Osasun-azterketa batean diagnostikatu ziotenez, 60 urtez izandako buruko min handiak aurpegian zuen bala batek eragin zizkion.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

86 urteko gizonezko bati ebakuntza kirurgikoa egin diote Koreako gerratik aurpegian izan duen bala bat kentzeko. Horri esker, amaitu egin dira adinekoak 60 urtez izan dituen buruko min izugarriak, Global Times egunkariaren arabera.

Txina erdialdean, Hengyang hirian, herritar bati azterketa medikoa egin zioten hainbat hamarkadatan izandako buruko minak zerk eragiten zizkion ikusteko, eta erradiografia batek eman zien medikuei erantzuna. 60 urteko oinaze hori aurpegian zuen bala batek (punta kanpora begira zuen) eragin zion.

Xu Fangyao izeneko herritar honek tiroa hartu zuen Koreako gerran eskuineko begitik oso gertu, eta dirudienez, bala hori mugitzen izan du urte hauetan guztietan.

Gerra garaian, behin-behineko ospitalean, bala bat kendu omen zioten, baina bestea ez omen zioten aurkitu, eta buruko mina izan arren, bataila-eremura bueltatu omen zen, ebakuntza egin eta hiru hilabetera.

Medikuen esanetan, bala ez zegoen garunetik gertu; bestela, hilda egongo zatekeen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea