Bitxikeriak -

Adiskide arriskutsuak

David Beckham, senar jeloskor baten biktima

Gizon bat bere autoarekin futbolariarena jotzen saiatu da, baina ez du lortu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Beckham

Shery Shabani Los Angeleseko bitxi-diseinatzaileak dibortzioa eskatu zion Joseph senarrari, hamabi urte harekin ezkonduta eman ostean. Shabanik ez zuen inoiz pentsatuko David Beckhamen laguna izateak horrelako ondorioak izango zituenik.

Joseph Shabanik ez zuen ondo hartu harremanaren amaiera eta horren errua bere emazteak Beckhamekin zuen harremanari egotzi zion. Mendekua hartze aldera, Joseph bere autoarekin Beckhamen autoa jotzen saiatu zen, baina ez zuen lortu.

Emakumeak, bere aldetik, bera errugabea dela esaten jarraitzen du. "Gezurra da, indarkeria kasu bat da hau. David Beckham jatorra da, baina gure artean ez dago maitasun istoriorik. Honek ez du Davidekin zerikusirik, nire senarraren eromena da", esan du Sheryk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea