Bitxikeriak -

Telebistako saio batean

Bruce Willisek Lady Gagaren haragizko soinekoaren parodia egin du

David Lettermanen saioan buru gainean haragi gordin zati bat zuela agertu zen aktorea. Dirudienez, Lady Gagak MTV sarietara eraman zuen soinekoaren moldaketa egin nahi izan zuen. Ikusi bideoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lady Gagaren haragizko soineko ospetsuaren parodia egin du Bruce Willis aktoreak David Lettermanen telebistako saioan. Haragi gordin zati bat buruan jarrita azaldu zen aktorea.

Willisek ileorde moduan jantzi zuen haragi zatia eta aurkezlearen ondoan eseri zen Red pelikula berriari buruz hitz egiteko.

"Ilea tindatu duzula dirudi", esan zion aurkezleak Willisi. "Ez, dena naturala da. Ehuneko ehun txahal haragia da. Organikoa, dena kalitatezkoa", erantzun zion aktoreak.

Lady Gagak irailean izan ziren MTV musika sarietan erakutsi zuen haragizko soineko polemikoa. Jantziaren helburua herritarren eskubideak aldarrikatzea zela esan zuen artistak. Aurretik, Vogue aldizkariak argitaratutako argazki batzuetan ere soineko bera jantzita agertu zen abeslaria.

Elkarrizketan, Willisek gatza eta piperbeltza bota zituen haragi zatiaren gainera, eta, ondoren, aurkezleari sardexka bat eskaini zion. "Dasta ezazu!", esan zion. Lettermanek, zalantzarik gabe, haragi zati bat hartu eta murtxikatzen hasi zen, baina ahotik atera eta bota egin behar izan zuen berehala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea