Bitxikeriak -

11 urte ezkonduta

Victoria Beckham: 'Ez zait axola Davidek txilibitu ahotsa izatea'

Spice Girl ohiak senarra "perfektua" dela esan du eta oso harreman ona dutela azaldu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Victoria Beckhamek hamabi urte daramatza David Beckhamekin ezkonduta eta oraindik ere bikotearen artean sua dagoela adierazi du. Futbolariaren txilibitu ahotsa kritikatzen dutenei, bere senarra "perfektua" dela erantzun die eta beste akatsik topatzen ez diotelako erasotzen dutela esan du.

Victoria eta David gaur egungo bikoterik arrakastatsuenetako bat dira eta akatsen bat ateratzen dietenean Victoriak hori gogorarazten die denei.

"David perfektua da eta jendea akatsen baten bila ibili behar da beti", esan du abeslariak Marie Claire aldizkariari eskainitako elkarrizketa batean.

Egia da David asko kritikatzen dutela bere ahotsagatik, baina Victoriari ez zaio axola.

"Aurreko batean, ohean eserita zegoen, biluzik. Begira gelditu nintzen eta pentsatu nuen: Ondo egin duzu, neska. Ez nintzen bere ahotsean pentsatzen ari", erantzun du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea