Bitxikeriak -
70 egun harrapatuta
Txileko 33 meatzarien istorioa, zine pornora!
'La mina (neska gaztea, Hego Amerikako zenbait herrialdetan) se comió a los 33' izango da filmaren izenburua eta Ana Karenina aktore pornoa protagonista.
Erredakzioa
70 egunez 700 metroko sakoneran harrapatuta egon diren meatzarien istorioa zine pornografikora eramango dute oraingoan.&' || 'nbsp; ''La mina (neska gaztea, Hego Amerikako zenbait herrialdetan) se comió a los 33'', da pelikularen izenburua, zuzendariek adierazi dutenez.
Ana Karenina aktore porno txiletarra izango da protagonista, eta Leonardo Barreda zuzendaria. Azken honek azaldu duenez, "ideia ez da orgia erraldoi bat pantailaratzea, entretenigarria den zerbait egitea baizik".
Txileko industria pornoak 10 urte bete ditu aurten, eta istorioa modu erotikoan erakustea ideia paregabea dela uste du Barredak. Gainera, gertakaria ere kritikatu nahi dute filmarekin arduradunek.