Bitxikeriak -
Gertakaria
Trafiko istripua eragin duen behi baten gorpua atxilotu dute
Poliziak istripua eragin zuen animaliaren jabearen zain egon ziren, kalteak hartu zituzten bi gidariei kalte-ordaina emateko, baina haren zain bi ordu eman ondoren, pazientzia agortu zitzaien.
Erredakzioa
Trafiko istripu bat eragin zuen behi baten gorpua atxilotu eta polizia etxera eraman dute. Jabea komisaldegian azalduko zutela uste zuen Poliziak, baina bi orduren ostean, ez zen azaldu.
Kanbodiako Banteay Meanchey probintziako poliziaburuak Phnom Penh Post egunkariari adierazi dionez istripua eragin zuen animaliaren jabearen zain egon ziren, kalteak hartu zituzten bi gidariei kalte-ordaina emateko, baina haren zain bi ordu eman ondoren, pazientzia agortu zitzaien.
"Behia eraman zuten. Ez dakit gorpuarekin zer egin duten", esan du poliziak. Horrez gain, jabeak beharbada behiaren balioa kalteordaina baina handiagoa izan litekeela pentsatu zuela adierazi du poliziaburuak.
Horrelako gertakariak bitxiak izan daitezkeen arren, Kanbodian animaliak "atxilotzea" nahiko ohiko da; izan ere, ganaduak istripu ugari eragiten ditu.
Duela bi hilabete, hamar behi txilotu zituen Poliziak. Animaliak beste 15 bufalorekin batera drogazaleen zentro batean bildu ditu "trafikoarentzat arriskutsuak direlako".
Baina "behi hiltzaile" arriskutsuena 2008an Kanbodiako hiriburuan sei pertsona hil eta beste hogei zauritu zituena izan zen. Animalia hil egin zuten eta jabea espetxean sartu zuten.