Bitxikeriak -

Errekorra

7,2 kiloko eta 67 zentimetroko haurra jaio da, Errusian

2008an, 6,1 kiloko eta 63 zentimetroko ume bat jaio ostean, emakume batek Jabarovsk herriko errekorra hautsi duen semea izan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek 7,2 kilo pisatu eta 67 zentimetro neurtu dituen ume bat izan du Errusiako Jabarovsk herrian.

"Jabarovsken hain ume handia jaio den lehen aldia da. 33 urtkeo amari zesarea egin diogu. Semea osasuntsu dago", esan du ospitaleko bozeramaileetako batek.

Vera Ovchinnikova haurraren ama kontularia da eta jaiotzean 3,9 kilo pisatu zituen 14 urteko beste alaba bat dauka.

Orain, 2008an, 6,1 kiloko eta 63 zentimetroko ume bat jaio ostean, emakume horren semeak herriko errekorra hautsi du.

Orokorrean, ume osasuntsu batek 3 eta 3,5 kilo artean pisatzen ditu jaiotzean. Bost kilora arte, haurra handia dela esaten dute eta pisu hori gainditzen dutenei "erraldoiak" deitzen zaie. Estatistiken arabera, ez da gertakari arrunta; izan ere, 1.500etik batek bakarrik izaten du pisu hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea