Bitxikeriak -
AEBetan
Mazda enpresak 52.000 ibilgailu berrikusi ditu armiarma-sareengatik
Ihes-hodietan gasen ihesa zailtzen duten armiarma-sare batzuen ondorioz, Mazda ibilgailuen fabrikatzaileak 52.000 auto berrikusi behar izan ditu Ameriketako Estatu Batuetan.
Erredakzioa
Ekimenak 2008ko apirilaren 8tik 2010eko otsailaren 8ra bitartean egindako Mazda 6 modeloaren 52.000 bat autoetan ondorioak izan ditu. Trafikoaren Segurtasunerako Agentzia Nazionalak dioenez, ekimena martxoaren 25a baino lehenago martxan jarriko da.
Armiarma hauek ihes-hodietan sareak egitean erregai-tangaren presioak behera egitea eragiten dute. Hodiak behin eta berriz purgatzen direnez, erregai-tangaren presioak pitzadurak sortu ditzake eta horrek erregaiaren galera arriskua eta suteak eragin ditzake.&' || 'nbsp;Japoniar ibilgailu horien kontzesionarioek ihes-hodietatik armiarma-sareak garbituko dituzte eta armiarmak eremu horretara berriz ez sartzeko pieza bat jarriko dute.