Bitxikeriak -

Sailkapena

Bilbo, Interneten gehien ligatzen den Estatuko hiria

Hilabete batean, munduko 12 milioi erabiltzaile aztertu dituen ikerketa baten ondorioa da. Batez beste, Bilboko erabiltzaiek, hilean, 22,9 ligatzeko elkarrizketa hasten dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Interneten gehien ligatzen den Estatuko hiria da Bilbo. Ondoren, Zaragoza, Valentzia eta Oviedo daude, bigarren, hirugarren eta laugarren postuan, hurrenez hurren. Madrilek eta Bartzelonak, berriz, bosgarren eta seigarren postuak lortu dituzte eta kopuru berdina bildu dute. Horiek dira Badoo.com atariak egindako "Estatuko Ligatzearen Liga"ren emaitzak.

Ikerketak erabiltzaileek hilabete batean hasitako ligatzeko elkarrizketak zenbatu ditu eta batez bestekoa egin du. Emaitzak mundu osoko 12 milioi erabiltzaileren jarduera aztertu ostean atera dituzte.

Batez beste, Bilbon hilabeteko 22,9 ligatzeko saiakera egin dira. Zaragozakoa (22) eta Valentziakoa (21,8) baino pixka bat altuagoa da emaitza, baina Madrilekoa eta Bartzelonakoa (21,3) bainoa askoz ere altuagoa.

Bilbo munduko lehen 20 hirien artean kokatu den Estatuko hiri bakarra da, hamalaugarren postuan. Hala ere, Atenasek lortu du lehen postua. Badook adierazi duenez, Greziako hiriburuko erabiltzaileak 25,7 aldiz saiatzen dira, hilean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea