Bitxikeriak -

Herrialde osoa

75 urteko emakume batek Internet gabe utzi du Armenia 5 orduz

Emakumea saltzeko kobre bila ari zen eta Interneteko seinalea bidaltzen duen kablea moztu du. Poliziak arduraduna atxilotu du eta hiru urteko kartzela zigorra jarri diezaiokete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Georgiako 75 urteko emakume batek Armeniako biztanleak Internet gabe utzi ditu bost orduz. Emakumea saltzeko kobre bila ari zen eta Interneteko seinalea bidaltzen duen kablea moztu du. Poliziak arduraduna atxilotu du eta hiru urteko kartzela zigorra jarri diezaiokete.

Internet gabe gelditu ziren atzo Armeniako biztanleak 5 orduz. Guztira, 3,2 milioi erabiltzaile Sarean sartzen saiatu ziren. Konpainiak arazoaren jatorriaren bila aritu ziren eta Georgiatik Armeniara seinalea bidaltzen duen kablea moztuta zegoela ohartu ziren.

Kaltetutako kableak herrialdean seinalearen ehuneko 90 bidaltzen du. Agintariek, kaltetutako pertsona kopurua ikusi ostean, konexioa lehenbailehen berreskuratzen saiatu ziren.

Georgiako Poliziak emakumea atxilotu du eta epailearen aurrean jarriko dute besteen ondasunei kalte egiteagatik. Gainera, Poliziak adierazi duenez, emakumearen adina dela eta, kartzelan sartuko ez duten arren, epailearen aurrean jarri beharko duela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea