Bitxikeriak -
Bartzelonan
Ronaldinhoren antza duen gizon bat atxilotuta, 20 lapurreta egotzita
Saltzaileei ganibet batekin mehatxua eginez 20 dendetan lapurreta egitea leporatu diote 38 urteko gizonezkoari. Brasilgo futbolariaren antza duenez, erraz identifikatu eta atxilotu dute.
Erredakzioa
Esquadra Mossoak gizonezko bat atxilotu dute Bartzelonan, 20 bat dendetan lapurreta egiteagatik. Atxilotua ganibet batekin sartzen zen dendetan lapurtzera, saltzaileei mehatxu eginez. Ronaldinhoren antza handia duenez, Poliziak erraz identifikatu du lapurra.
Marokoko 38 urteko gizonezkoa espetxean sartu dute eta Bartzelonako eta Hospitalet de Llobregateko 20 bat saltokietan lapurreta egitea egotzi diote (zapata-dendetan, okindegietan eta farmazietan, besteak beste). Guztira, 8.000 euro inguru lapurtu zituen.
Zonaldeko lapurreta kopuruak gora egin zuenean hasi zen Polizia auzia ikertzen. Saltzaileen gehiengoek erraz identifikatu zuten lapurra, Brasilgo Ronaldinho futbolariaren antza handia duelako.
Hori dela eta, joan den apirilaren 6an Sarriá-Sant Gervasi Bartzelonako barrutian ustezko lapurra aurkitu zuen Esquadra Mossoak eta ihes egiten saiatu bazuen ere, azkenean preso hartu zuten.