Bitxikeriak -
Hauteskundeei begira
Bularrak argudiotzat erakusten zituen kartel bat kendu dute
Kartelean Menorcako hautagaiaren gorputz biluzia agertzen zen, atzetik gizonezko batek bularrei eusten ziela. “Bi arrazoi handi. Sole Sanchez” leloa agertzen zen irudiaren azpian.
Erredakzioa
Soledad Sanchez Mohamedek, Ciutadellako Alderdi Demokratikoa alderdiko kide eta Menorcako herri horretako alkatetzarako hautagaiak, bere bularrak "argudio" bezala erakusten dituen kartel bat kendu behar izan du.
Kartela Ciutadellako Alderdi Demokratikoaren egoitzako erakusleihoan jarri zuten, eta bertatik pasatzen direnek asko hitz egin dute haren inguruan; batez ere nerabeek.
Esquerra de Menorca-EU alderdiak kartelaren aurkako salaketa egin eta kentzeko eskatu zuen, irudia sexista eta emakumeen duintasunaren kontrakoa zela esanez.