Bitxikeriak -
Ohitura txarrak
10 metroko plastiko zati bat kendu diote sabeletik txinatar bati
56 urteko gizona duela hiru urte hasi zen plastikoa "jaten", gurasoak hil eta lanik gabe gelditu ostean.
Erredakzioa
Yexuaneko (Txina erdialdea) medikuek 10 metroko pkastikozko tutu zatiak atera ditu 56 urteko gizon baten sabeletik. Dirudienez, gizonak antsietateari aurre egiteko jaten zuen plastikoa, China Daily-k argitaratu duenez.
Duela hiru urte, gurasoak hil eta lanik gabe gelditu ostean, hasi zuen ohitura txarra txinatarrak.
Ordutik, arazoak izan dituen bakoitzean, 30 zentimetroko plastikozko tutuak jan ditu.
Azkenean, joan den martxoaren 18an, bi metroko plastiko zatia jan ondoren, sabelean min handia zuela konturatu zen. Hori zela eta, ospitalera joan zen eta medikuak aho zabalik gelditu ziren.
"Tutuen ondorioz sabela puztuta zuen. Hiru ordu behar izan genituen plastikoa ateratzeko", adierazi du mediku batek.