Bitxikeriak -

Gazteluko plaza

Alexia, pandemia garaietarako zerbitzari berria Iruñeko terrazetan

1,60 metroko altuera eta 80 kiloko giza itxurako robota oraindik hobetzen ari dira, baina Baviera tabernako bezeroen interesa eta jakin-mina piztu du dagoeneko.

Alexia, 1,60 metroko altuera eta 80 kiloko giza itxurako robota. Argazkia: EFE
Alexia, 1,60 metroko altuera eta 80 kiloko giza itxurako robota. Argazkia: EFE
Alexia, Iruñeko Gaztelu plazako terraza batean kafeak ateratzen dituen robota

1:56

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazteluko plazako terrazetara asteburu honetan hurbildu diren herritarrek Alexiarekin topo egin ahal izan dute. Koronabirusaren aurkako bisera batekin prest zerbitzari berria dute Iruñean, nahiz eta bera ez den gaixotuko.

1,60 metroko altuera eta 80 kiloko giza itxurako robota oraindik hobetzen ari dira, baina Baviera tabernako bezeroen interesa eta jakin-mina piztu du dagoeneko.

Alexiak bandeja gainean edariak daramatza, lurzoruan markatutako bideari jarraituz, eta mahaira heltzen denean bezeroak eskatutako jaso besterik ez du egin behar. Ondoren botoi bati eman, berriz bere lekura itzultzeko.

Horrela, deseskalatzea eta robota kutsatzen ez dela eta birusa kutsatzen ez duela aprobetxatuz, Cocuus enpresako produktua probatzen ari dira. Alexia robota erostea edo errentan hartzea posible da.

El robot Alexia. Foto: EFE

Alexia robota Iruñean. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bitxikeriak Teknologia Iruñea Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea