Bitxikeriak -
Ekimena
Samuel L. Jackson, euskaraz biraoka: "Zoaz popatik hartzera"
Ekimen baten bidez, HeadCount erakundean izena emateko eskatu zien aktoreak Twiterreko jarraitzaileei, eta 2500 izen-emate lortutakoan 15 hizkuntzatan birao egiten irakatsiko ziela hitzeman zien.
EiTB.EUS
Samuel L. Jackson aktore eta ekoizle estatubatuarrak ekimen bat abiatu zuen irailaren 14an, Twitterren dituen jarraitzaileen artean, HeadCount erakundeari babesa emate aldera. Erakunde horrek musikaren indarra erabiltzen du boto-emaileak lortu eta demokraziaren aldeko aldarria bultzatzeko.
Ekimen horren bidez, HeadCount erakundean izena emateko eskatu zien aktoreak Twiterreko jarraitzaileei, eta 2.500 izen-emate lortutakoan 15 hizkuntzatan birao egiten irakatsiko ziela hitzeman zien.
"Entzun: 2.500 boto lortzen baditugu, 15 hizkuntza ezberdinetan birao egiten irakatsiko dizuet", txiokatu zuen.
Kanpaina martxan jarri eta bi egunera, L.Jacksonek esandakoa bete du, eta bideo bat argitaratu du 15 hizkuntzatan, besteak beste, euskaraz, biraoka.